Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-12-15

Arkaitz Oiartzabal "Xamoa": "Finalean bakoitzak dugu zer eskainia, baita betebehar bat ere"

Udaberriko sailkapen-fasean hasi zen txapelketa Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-rentzat. Urte hasieran entrenatzen hasi eta urte bukaera artekoa "luze joango zelakoan", udan etenaldia egin zuen. Hala ere, "atsedena entrenamentuaren parte" bihurtu zuen, bertso-kantuan ibili baitzen Amerika aldean. Azken "azeleroia" falta zaio finalean saio "oso bat" eskaini ahal izateko.
"Festa handi bat izango da larunbateko finala. Uste dut zortzi bertsolariak oso konsziente garela plaza zoragarria dela eta zortea dugula hor egoteagatik. Irudikatzen dut gustora kantatuko dugula elkarrekin eta ea lortzen dugun poz hori transmititzea Ilunben".

Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-k garbi du final ona eskaini nahi badute, ezin duela finalista batek ere erori. Ildo horretan uste du "bakoitzak baduela bai zer eskainia baita betebehar bat ere".

"Nik saio oso bat egin nahi dut. Orain artekoetan gustora geratu naiz ariketa batzuekin baina ez saio oso batekin. Eta hori lortu nahi nuke finalean, ikusiko dugu zer esan nahi duen horrek".

"Bidea oso berezia izan da"
Urte hasieran hasi zen txapelketarako prestatzen oiartzuarra, "izan ere, lehenengo aldiz udaberriko sailkapen-fasean abestea egokitu" zitzaion. Udan etenaldia egitea erabaki zuen "urte bukaera artekoa luze joango zelakoan" eta azkenean, "atsedena ere entrenamentuaren parte" izan da; Estatu Batuetan bertsotan ibili baita. Beraz, "zentzu horretan, bidea oso berezia izan da":


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza