Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-12-15

Beñat Gaztelumendi: "Finaleko espektatibei ihes egin eta nire barnean bilatu nahi dut"

Bi aldiz izan da txapeldunorde Beñat Gaztelumendi Gipuzkoako finalean. Lehenengoan "lekuz kanpo sentitu" zen buruz burukoan eta bigarrenean asko ikasi zuela "frogatu nahiak jan egin" zuen. Beraz, larunbateko finalean "bere barneko ahotsa" bilatu nahi du añorgarrak.
"Finala beti da berria baina lehenago han egoteak erakusten du nolakoa den eta zer ez den egin behar". Izan ere, Beñat Gaztelumendik hirugarren finala izango du larunbatekoa eta atera ditu irakaspenak aurreko bietatik. "Lehenengoan bigarren egin nuenean ez zegokidan lekuan nengoela iruditu zitzaidan eta bigarrenean, lau urtetan asko ikasi nuela frogatu beharrak jan egin ninduen. Beraz, larunbatean finalaren espektatibetatik ihes egin eta nere barnean bilatu nahi dut".

Gainera, "uste dut larunbateko taldea fuertea dela. Kantu-lagun onak dira zazpiak eta ekipo horri neretik eman nahi diot. Ea denon artean festa handia osatzen dugun".


Ilunbeko finala, erreferente Donostian

Donostiar moduan, "badakit hiri honetan euskarazko ekitaldiek ikusgarritasun arazoak izaten dituztela eta zentzu horretan, Ilunbe erreferentzia bihurtu da Donostiako euskaltzaleentzat; eta arnasaldia ere bada lau urtez behin final hau izatea".


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza