Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-12-16

Iñaki Apalategi: "Zortziotako batek irabaziko du txapela eta nik ez diot ezerri uko egingo"

Txapelketak eskatutako "exijentzia-maila" igotzearekin batera igo da Iñaki Apalategiren "autoexijentzia-maila". Ilunben abestuko duten zortzi bertsolarietako batek jantziko du txapela eta berak garbi du: "zortziok ikusi behar dugu geure burua hautagai eta nik ez diot ezerri uko egingo".
"Kontzentrazioa da klabea eta beste saioetan gertatu zaidanaren konsziente izanda badakit zein jarrerarekin joan behar dudan Ilunbera".

Iñaki Apalategik final-laurdenetan abestu zuen lehenengo aldiz txapelketan. Aurrera joan ahala, "txapelketaren exijentzia-mailak goraka egin du eta nire autoexijentzia-maila ere igo egin da. Beraz, finalak eskatzen duena kontuan hartuta maila hobea ematea espero dut".

Edozeinek irabazi dezake txapela

"Uste dut denok ikusi behar dugula geure burua txapela irabazteko hautagai moduan. Zortziotako batek jantziko du eta nik ez diot ezerri uko egingo".

Baina txapeletik haratago, beasaindarrak Ilunbeko giroari begiratzen dio: "oso goxoa da Ilunbe beteta ikustea. Entzutera datorrena zerbait handiaren parte sentitzen da. Espero dut orain lau urteko sentsazio horiek larunbatean erreproduzitzea":

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza