Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-12-16

Jon Maia: "Oholtzan ez dut besteek baino obligazio gehiago dudanik sentitzen"

"Euskal Herriko txapelketako erorialdia eta gero" erabaki bat hartu behar izan zuen Jon Maiak: txapelketetan parte hartzen jarraitu edo atseden hartu. Azkenean Gipuzkoakoan parte hartzea erabaki zuen "txapelketako sentsazio onak berreskuratzeko". Eta ez du damurik, "poz asko" eman baitizkio txapelketak.
"Ez nuen uste inoiz gehiago Gipuzkoako finalean abestuko nuenik eta hemen nago. Bizitzak egoera hauetan jartzen gaitu eta ohartzen gara oraindik zenbat dugun ikasteko, zenbat gauza gainditzeko... ". Jon Maiak "autosuperazio" moduan definitzen du bere bertso-ibilbidea eta Gipuzkoako Txapelketa ere bide horretan kokatzen du.

"Euskal Herriko txapelketaren erorialdiaren ondoren, bi aukera nituen: txapelketetan parte hartzen jarraitu edo atseden hartu. Ez nuen sentsazio txar horrekin geratu nahi eta Gipuzkoakoan parte hartzea erabaki nuen. Eta azkenean, txapelketaren sentsazio onak berreskuratzeaz gain poz asko izan ditut: Gipuzkoako finalean kantatzearena, Euskal Herrikora sailkatzea, neure burua harritzearen poza...." dio zumaiarrak.

Zeure burua harritzeko gaitasuna

Finalean "denok erakutsi nahi dugu gure bertsiorik onena baina ez dut uste hori nahikoa denik txapela irabazteko. Zeure burua harritzea ere lortu behar duzu".

"Txapelketa honetan izan ditudan sentsazio on guztiak izan nahi ditut larunbatean eta ez dut inork baino obligazio gehiago sentitzen. Edozeinek edozeini irabazi dakioke" Jon Maiaren arabera.




Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza