Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-12-17

Unai Agirre: "Ia 8.000 ikusle izango dira Ilunben eta horiei zor diegu saio on bat"

Gipuzkoako Txapelketako hirugarren finala izango da larunbatekoa Unai Agirrerentzat eta aurreko bi finaletan oso "sentsazio ezerdinak" izan dituen arren, larunbatean "denen artean saio on bat egitea garrantzitsua" iruditzen zaio.
“Egin beharreko lanak ondo egindako sentsazioarekin” sentitzen da Unai Agirre. Hala ere, “ahalik eta ondoen egin nahi dut finalean. Nik nahiko nukeena, bertsotan dakidana egitea da eta neuk egiteaz gain, saioa bera borobil xamarra ateratzea".

Hirugarren aldia da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera iristen dela eta sentsazioak ere ezberdinak izan dira. “Lehenengo finalean sentsazio ona izan nuen, saio borobila geratu zitzaigun eta gure arteko giroa ere ona izan zen. Bigarrenean aldiz finala hotz sentitu nuen eta ez nuen gehiegi gozatu. Ea zer gertatzen den larunbatean".

Plazako joeretan kantatzen
Unai Agirrek, “sekula iritsi ez den tokietara” iritsi nahiko luke finalean, eta horretarako “geroz eta gehiago saiatzen naiz plazako joeretan kantatzen, nik dakidana erakusten eta ahal dela lasai kantatzen. Batzuetan asmatzen da eta besteetan ez, ikusiko dugu finalean”.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza