Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2015-12-18

Geldialdiaren osteko lehen Txapelketa

1967 eta 1991 artean ez zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarik izan baina isilune horren ondoren antolatu zen lehen txapelketak arrakasta handia izan zuen; 1991ko txapelketako finalean 11000 lagun elkartu ziren Donostiako Belodromoan. Anjel Mari Peñagarikanok irabazi zuen eta 1967ko Txapelketako txapeldunak, Txomin Garmendiak jantzi zion txapela. Andoni Egañak eta Anjel Mari Peñagarikanok zortzi handian osatutako bertsoaldia duzue ikusgai.
1991ko abenduaren 22an jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala Donostiako Belodromoan. 1967tik ez zen izan herrialdeko txapelketarik eta hutsune haren ostean antolatu zen lehen txapelketak arrakasta handia izan zuen: 11000 lagun elkartu ziren finalean.

Anjel Mari Peñagarikanok irabazi zuen eta Txomin Garmendiak, 1967ko Txapelketako irabazleak jantzi zion txapela. Honela sailkatu ziren bertsolariak:

1.     Anjel Mari Peñagarikano      708,5
2.     Andoni Egaña                          706,5
3.     Xabier Euzkitze                       698
4.     Jon Sarasua                            696
5.     Sebastian Lizaso                    690,5
6.     Iñaki Murua                              685,5
7.     Martin Rezabal "Olaso"        671,5
8.     Mikel Mendizabal                    669,5

Zortziko handian Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña
Herritarraren eta alkatearen ahotsean kantatu zuten Andoni Egaña eta Anjel Mari Peñagarikanok zortziko handian, "Txoriak eta txoriburuak" doinuan. Ikusgai duzue bertsoaldia.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza