Telebistan eta interneten izango da aukera 2015-12-17

Gipuzkoako finala larunbatean zuzenean eta igandean Hitzetik Hortzeran

Larunbatean jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala Donostian eta zuzenean ikusi ahal izango duzue atari honetan. Telebistan, ETB4en oso osorik eskainiko da eta ETB1ek gaueko albistegien ondoren egingo du bat Ilunberekin. Emisioak arratsaldeko 16:55etan hasiko da eta Aitzol Barandiaran eta Anjel Mari Peñagarikanok gidatuko dute.
Larunbatean Donostiako Ilunbera joateko aukerarik ez duenak ere zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Aitzol Barandiaran eta Anjel Mari Peñagarikanok gidatuta, Ilunbeko bertsoez eta giroaz gozatu ahal izango duzue internet bidez eta telebistan.

Internet bidez, www.bertsoa.eus eta www.eitb.eus atarietan emitutuko da finala eta telebistan, ETB4 kateak osorik eskainiko du zuzenean. ETB1-ek gaueko albistegien ondoren egingo du bat Ilunberekin.

Larunbatean arratsaldeko 16:55etan hasiko da emisioa eta Txapeldun berriaren hitzekin amaituko da gaueko 21:00ak aldera.

Igandean finalari buruzko Hitzetik Hortzera berezia
Biharamunerako Hitzetik Hortzera berezia prestatuko dute finaleko bertsoaldi onenekin eta Txapeldunaren hitzekin. Hori igandean izango da, arratsaldeko 15:00etan ETB1en eta noiznahi EITBren Nahieran atarian.




Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu