Udal batzar aretoan 2015-12-16

Koxme Lizasori omenaldi beroa Oiartzunen

Koxme Lizaso zenak omenaldi beroa jaso zuen bere herrian, Oiartzunen, joan den larunbatean. Udaletxeko pleno aretoa erabat beteta zela, udal ordezkarien aitortza eta bertso ekitaldia izan ziren.
Koxme Lizaso zenak omenaldi beroa jaso zuen bere herrian, Oiartzunen, joan den larunbatean. Udaletxeko pleno aretoa erabat beteta zela, udal ordezkarien eta bertsozaleen aitortza jaso zituen. Antton Kazabonek Oiartzungo bertso eskolaren izenean hartu zuen hitza eta Koxme Lizasoren bertso ibilia eta herriko bertsolaritzaren errepasoa egin zuen. Exteban Martiarenak Koxmeri egidako elkarrizketaren pasarte batzuk ere ikusi ahal izan ziren.
Kontsuelo Aizpurua emazteak ere jaso zuen Udalaren aitortza eta lore sorta jaso zuen Jexux Leon alkatearen eskutik. Koxmeren hiru alabak ere oholtzan izan ziren. Hasierako ekitaldi honetan, Txomin Garmendiak eta Eneko Huizik, Koxmeren bilobak, kantatu zuten. Ondorenean, bertso saioa izan zen, Patxi Etxeberria, Anjel Mari Peñagarikano, Amets Arzallus eta Jon Martin kantari zirela, Ander Lizarraldek gaiak jarrita.

Ekitaldiari buruzko argazkiak eta bideoak Oarsoaldeko Hitzan



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza