BERTSOTRUK 2015-12-17

Buztarrian buztartuta

Buztarrian buztartuta
Abenduaren 11an Markina-Xemeingo bertso-eskolaren eta Orioko bertso-eskolaren arteko desafioa izan zen Markina-Xemeinen. Bizkaitarren taldean Iratxe Ibarra, Eneko Arrate eta Alexander Idoetak abestu zuten eta gipuzkoarrenean Xabier Sukia, Egoitz Eizagirre eta Jokin Zumetak. Saioa arratsaldeko 19:00etan izan zen Buztarri tabernan. Hauxe parte-hartzaileek egindako kronika.
Abenduaren 11an Markina-Xemeingo bertso-eskolaren eta Orioko bertso-eskolaren arteko desafioa izan zen Markina-Xemeinen. Bizkaitarren taldean Iratxe Ibarra, Eneko Arrate eta Alexander Idoetak abestu zuten eta gipuzkoarrenean Xabier Sukia, Egoitz Eizagirre eta Jokin Zumetak. Saioa arratsaldeko 19:00etan izan zen Buztarri tabernan. Hauxe parte-hartzaileek egindako kronika:

Markina – Xemein eta Orioko bertsolariak elkar hartu zuten Bertsotruk-eko joaneko saioan. Desafio moduan planteatu arren, gutxi izan zuen desafiotik. Hasieran Oriotarrak nahiko estu ikusi zuten euren burua eta herriko beste bat ekarri zuten agurra botatzera (Joxeba), herritik kanpora bere debuta izan zen eta txalorik gehien ere berak jaso zituen.

 Saio arrunt bateko giroa egon zen bi bertso eskolen artean, salbuespen bakarra, ariketa batean izan zen: talde bakoitzak, bere herriko 3 berba ekarri zituen etxetik pentsatuta saiora, eta beste taldekoek igarri egin behar zituzten. 6 berbatik, bakarra asmatu zuten, bera Markina – Xemeingo eskolakoek. Oriotarrek serio hartu zuten berben erroka, eta jertseak “Idulesta” jantzi eta saio amaiera arte horrela egon ziren.

Buztarri taberna ia beteta, batez ere herritarrak, Ondarrutar koadrila bat, Orioko lagun pare bat eta Durangaldetik edo etorri zen jendea. Eta giro oso polita sortu zuten.

Saioa eta gero afaltzera joan ziren talde biak eta Oriorako eguna ere pentsatuta eta adostuta utzi zituzten.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza