Abenduaren 4an Alegiako gaztetxean "Tolosaldeko bertso-eskola mugikaria" eta Gernika-Lumoko Lilibertso elkartu ziren. Ohiko bertso-saioaren forma eman zioten ekitaldiari, ofizio eta jolasekin. Hemen Koldo Gezuragak egindako kronika.
Abenduaren 4an Alegiako gaztetxean "Tolosaldeko bertso-eskola mugikaria" eta Gernika-Lumoko "Lilibertso" elkartu ziren. Ohiko bertso-saioaren forma eman zioten ekitaldiari, ofizio eta jolasekin. Hemen Koldo Gezuragak egindako kronika.
Esperientziak elkartrukatzea elkarbanatzearen sinonimo bada, Alegiko egonaldia musutruk atera zen. Bi herrietako kideak elkar ezagutu ez arren elkarrizketa paregabeak sortu ziren lehen momentutik, gosea uxatzeko odolki tortilla eta oilaskodun afari emankorraren truke.
Bertso gosea asetzeko, berriz, gaztetxea berotasun handia transmititu zuen jendez betetzea besterik ez zen behar izan, bertso eskola bateko hiru partaidek beste eskolako hiru bertsolarirekin opari errimatuak trukatzeko. Paper aldaketak, karta jokoak eta umorezko pasarterik ez zen falta izan saioan zehar. Tarteka, Alegiko Iñaki Artola kirolari eta bertsolariak ere jaso behar izan zuen pilotakadaren bat edo beste bertso forman, ezaguna izatearen truke pasatu beharreko une diberrtigarriak.
Bukatzeko, ez zen Alegin ahalegin handirik egin behar izan giroa berotzeko, bi eskolen arteko erlazioa elkar ezagutu eta segidan ezinhobea bihurtu baitzen, saio osteko parrandaraino iraun zuelarik. Finean, bertsoa ez baita oholtzara igo eta publikoarekin istorioak trukatzea soilik, bertsoa berme luzeko harremanen oinarri baita, Gernikan, Alegin zein edonon ondo pasatzeko aitzakien sorrera, egun hartan guztiaren gainetik irriak trukatu baitziren.