BERTSOTRUK 2015-12-23

Jarraitu desafioa Bertsoaren sareko plazan

Martxan da Euskal Herriko bertso-eskolen arteko Bertsotruk ekimena eta dagoeneko egin dituzte saio batzuk. Bertsoaren sareko plazan lekutxo bat egin diogu proiektu berri honi eta atal berezi bat sortu dugu saioetako kronikak, argazkiak eta bideoak ikusgai jartzeko. Bideo hau Tolosaldeko Harituz Bertsozale Taldearen eta Gernika-Lumoko Lilibertsoren arteko desafiokoa da.
Martxan da Euskal Herriko bertso-eskolen arteko Bertsotruk ekimena eta dagoeneko egin dituzte saio batzuk.

Bertsoaren sareko plazan lekutxo bat egin diogu proiektu berri honi eta atal berezi bat sortu dugu saioetako kronikak, argazkiak eta bideoak ikusgai jartzeko.

Bideo hau Tolosaldeko Harituz Bertsozale Taldearen eta Gernika-Lumoko Lilibertsoren arteko desafiokoa da. Abenduaren 4an egin zuten Alegiako gaztetxean eta Koldo Gezuragak egin digu hango kronika:

Esperientziak elkartrukatzea elkarbanatzearen sinonimo bada, Alegiko egonaldia  musutruk atera zen. Bi herrietako kideak elkar ezagutu ez arren elkarrizketa paregabeak sortu ziren lehen momentutik, gosea uxatzeko odolki tortilla eta oilaskodun afari emankorraren truke.

Bertso gosea asetzeko, berriz, gaztetxea berotasun handia transmititu zuen jendez betetzea besterik ez zen behar izan, bertso eskola bateko hiru partaidek beste eskolako hiru bertsolarirekin opari errimatuak trukatzeko. Paper aldaketak, karta jokoak eta umorezko pasarterik ez zen falta izan saioan zehar. Tarteka, Alegiko Iñaki Artola kirolari eta bertsolariak ere jaso behar izan zuen pilotakadaren bat edo beste bertso forman, ezaguna izatearen truke pasatu beharreko une diberrtigarriak.

Bukatzeko, ez zen Alegin ahalegin handirik egin behar izan giroa berotzeko, bi eskolen arteko erlazioa elkar ezagutu eta segidan ezinhobea bihurtu baitzen, saio osteko parrandaraino iraun zuelarik. Finean, bertsoa ez baita oholtzara igo eta publikoarekin istorioak trukatzea soilik, bertsoa berme luzeko harremanen oinarri baita, Gernikan, Alegin zein edonon ondo pasatzeko aitzakien sorrera, egun hartan guztiaren gainetik irriak trukatu baitziren.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu