Urtarrilaren 30ean izango da Donostiako Kursaalen 2015-12-23

Salgai daude Bertso Egunerako sarrerak

2016ko Bertso Eguna urtarrilaren 30ean izango da Donostiako Kursaalen. Ekitaldiak goizez, arratsaldez eta gauez izango dira ohi bezala eta afaria Kursaalen egingo da, lehen egiten zen bezala. Afarirako sarrerak erosteko lehentasuna bazkideek izango dute urtarrilaren 6a arte eta hortik aurrera, gainontzeko bertsozaleek ere eskuratu ahal izango dituzte sarrerak. Arratsaldeko ekitaldirako sarrerak bazkideek zein bazkide ez direnek erosi ditzakete dagoeneko.
Dagoeneko salgai daude Bertso Egunerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian. Urtarrilaren 6a arte bazkideek izango dute afarirako sarrerak erosteko lehentasuna eta bazkide ez den batentzat eta 16 urtetik beherako beste batentzat sarrera bana erosi ahal izango du. Hortik aurrera, gainontzeko bertsozaleek ere eskuratu ahal izango dituzte gauerako sarrerak. Arratsaldeko ekitaldirako sarrerak bazkideek zein bazkide ez direnek erosi ditzakete dagoeneko.

Bertso Eguna urtarrilaren 30ean izango da Donostiako Kursaalen. Ohi bezala goizez, arratsaldez eta gauez izango dira ekitaldiak eta afaria Kursaalen egingo da, lehen egiten zen bezala.

Gaueko afaria eta bertsoak Kursaalen bertan
Esan bezala, afarian geratzen diren bertsozaleek ez dute Kursaaletik mugitu beharko, bertan izango baita gaueko ekitaldia. Afaritarako menua hauxe izango da: entsalada, txanpiñoiak, bakailua ajoarriero erara, arrain zopa, arkume errea patata purearekin eta arroz esnea. Edariak, txotxa eta kafea barne.

Afalosteko menua berriz, hauek osatuko dute: Amets Arzallus, Unai Mendizabal, Xabi Igoa, Onintza Enbeita, Alaia Martin, Eli Pagola, Maddalen Arzallus, Eneritz Artetxe, Iker Zubeldia, Jexux Mari Irazu, Unai Agirre eta Alaitz Rekondok. Bapateko bertsoak eta bertso-jarriak izango dira, tartean musikatuak ere bai.

Bertsozale Elkarteak urtarrilean emango ditu goizeko eta arratsaldeko ekitaldiei buruzko xehetasunak.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa