Igandean 15:00etan ETB1en 2015-12-24

Bertsotan egiten den umoreari buruz Hitzetik Hortzeran

Gustora egiten du barre bertsozaleak, baina umorearena ez da erregistrorik errazena bertsolarientzat. Nola egiten du umorea bertsolariak? Uxue Alberdi eta Igor Elortzak emango dituzte azalpenak aste honetako Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en.
Bertsotan egiten den umoreari buruz ariko da aste honetako Hitzetik Hortzera. Bertso-saioetan tarte handia hartzen du umoreak eta estimatzen du hori bertsozaleak. Baina nola egiten dute umorea bertsolariek? Ba al du mugarik? Umorea izan al daiteke mezuak berritzeko tresna? Uxue Alberdi eta Igor Elortzaren azalpenak eskainiko ditu telebista-saioak.

Horrekin batera, Donostia eta Markina-Xemeingo bertso-jaialdietako bertso ederrak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren artxibotik berreskuratuta, Unai Iturriagak eta Amets Arzallusek atzeko bertsolariei ateratako radiografia eta argazkiak gogoratuko ditugu.

Hori guztia Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en eta noiznahi EITBren Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza