Xenpelar Dokumentazio Zentroan 2015-12-24

Gabonak bakarrik ez pasatzeko gonbita

Azkenaldian urtearen hondarrean egin izan dira Bertsolari Txapelketetako finalak; abenduan. Urte garai honetan izanda behin baino gehiagotan entzun izan ditugu Gabon inguruko gaiak eta bertsoak. 1992ko abenduaren 20an Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatu zen Bilbon eta bertso hauek kantatu zituen Jon Enbeitak.
Gaurkoan dakarzkigunak Jon Enbeitak kantatu zituen 1992ko Bizkaiko Txapelketan (orduan Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa). Bilboko Arriaga antzokian jokatu zen final hura, eta Jon Enbeitak berak eraman zuen txapela Unai Iturriagarekin buruz burukoa jokatu ondoren. Bere bigarren txapela zen.

Bederatzi puntu dituen neurri luzean heldu zion muxikarrak gaiari, berak sortu eta 1989an plazaratutako "Munduko ilunabarra" doinu hunkigarrian.

Gabon inguruko gaiak eta bertsoak
Azkenaldian urtearen hondarrean egin izan dira Bertsolari Txapelketetako finalak; abenduan. Urte garai honetan izanda behin baino gehiagotan entzun izan ditugu Gabon inguruko gaiak eta bertsoak. 1992ko honetan, gai hau jarri zion Bernardo Mandalunizek Jon Enbeitari: " Zu aspalditik, bakar-bakarrik bizi zara. Gaur, Gabon eguna dala eta, zu zaintzera etortzen den asistentza sozialak bere etxera afaltzera joateko esan dizu".



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza