Istorio Trukean 2015-12-28

Bertsoak ipuinen truke

Julio Soto eta Fernando Anbustegiren emanaldi berezia da "Istorio Trukean": Fernandok proposatutako istorioei bertso bidez erantzuten dio Juliok.
 Badira hilabete batzuk Fernando Anbustegi eta Julio Soto "Istorio Trukean" emanaldi bereziari bueltaka hasi zirenetik. Fernandok bazituen ipuin batzuk idatziak, eta horiekin zerbait egin zitekeela pentsatu zuen. Julio Sotorekin hitz egin eta ipuinak eta bertsoak ardatz hartuko zituen emanaldi bat sortzea erabaki zuten.

 "Istorio Trukean" emanaldiak, beraz, bi oinarri ditu: ipuinak eta bertsoak. Fernando Anbustegik kontatutako istorioei -Jorge Bucayrenak edo bereak kasu gehienetan- bertso bidez erantzuten die Juliok. Emanaldiz emanaldi istorioak aldatu egiten ditu Fernandok.

 Azaroaren 26an Donostiako Intxaurrondo auzoan egindako emanaldiko bertsoaldi onenak ikusgai daude Bertsoan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza