Agenda 2015-12-30

Urteko azken jaialdiak gaur Azpeitian, Errenterin eta Durangon

Urteko azken bertso jaialdiak izango dira gaur Errenterian, Azpeitian eta Durangon. Hirurak ere zita konsagratuak. Azpeitian: Unai Agirre Goia, Andoni Egaña, Jon Ander Iriondo, Jon Maia, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze. Errenterian: Maialen Akizu, Miren Amuriza, Maider Arregi Markuleta, Haritz Casabal, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa". Durangon: Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio.
Urteko azken bertso jaialdiak izango dira gaur Errenterian, Azpeitian eta Durangon. Hirurak ere zita konsagratuak. Azpeitian Txapelen omenezko jaialdia izango da, 22:00etan Soreasu antzokian. Oholtzan bertsotan: Unai Agirre Goia, Andoni Egaña, Jon Ander Iriondo, Jon Maia, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze. Jokin Uranga arituko da gai jartzen.

Errenterian Ibon Zabala bertso paper sariketarekin batean antolatzen da jaialdia. Kantuan arituko dira: Maialen Akizu, Miren Amuriza, Maider Arregi Markuleta, Haritz Casabal, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa". Niessen aretoan, 18:00etan hasita.

Durangon, Plateruena kafe antzokian egingo dute urteko azken jaialdia: Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio arituko dira kantuan, Unai Iturriaga gai-jartzen dela, 22:00etan hasita.

Jaialdiez gainera, badira ekitaldi gehiego ere gaur: Orion bertso poteoan arituko dira Sustrai Colina eta Arkaitz Estiballes, 18:30etan plazatik hasita. Maeztun bertso pilota izango da, Beñat Lizaso eta Millan Telleriarekin, 20:00etan. Bihar, urteko azken eguna, Hendaian, Hernanin eta Errenterian izango dira eske eta Errendak.


Urtea hasteko, Hernani, Oiartzun eta Igorren

Urte amaierakoa bezain emankor dator urte hasierako bertso agenda ere. Hernanin, Bertsolatako jaialdia, Oiartzunen Elkartasun saioa eta ekitaldi berezia Igorren. Hernanin, urtarrilaren 2an, 22:00etan, Biterin: Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oier Iurramendi Etxeberria, Agin Laburu, Maialen Lujanbio eta Eli Pagola. Aritz Zerain arituko da gaiak jartzen.

Oiartzunen, urtarrilaren 3an, zortzi bertsolari arituko dira Elorsoro kiroldegian, 17:30etan hasita: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Alaia Martin, Julio Soto eta Iker Zubeldia. Gai-jartzen, Unai Elizasu.

Igorren, Irudi bertsotan jaialdia izango da, hau ere urtarrilaren hiruan. Lasarte aretoan, 19:00etan hastia: Eneko Abasolo "Abarkas", Xabat Galletebeitia, Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue eta Igor Menika. Gai-jartzaile, Begoñe Olabarria.

Ez dira hor bukatzen bertso ekitaldiak. Urtarrilaren 5ean Oñatin izango da, 6an Ondarruan, 7an Irunen, 8an Zumaian, 10ean Amurrion finalisten jaialdia...

Ikusi agenda osoa

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri