BERTSOTRUK 2016-01-12

Ijorretan bertsotrukean

Ijorretan bertsotrukean
Abenduaren 26an Iurretan izan zen saioa. Durangaldetik, Gorka Lazkano, Txaber Altube, Peio Azkarate, Igor Galarza, Aitor Bizkarra eta Eneko Abasolo "Abarkas" aritu ziren kantuan eta zarauztarren taldean Oier Aizpurua, Iñigo Mantzizidor “Mantxi”, Joritz Bastarrika, Aitor Urbieta eta Ibon Aristi. Bertso-merienda eta tabernaz tabernako bertso-poteoa egin zituzten elkarrekin. Hemen duzue parte-hartzaileek egindako kronika.
Abenduaren 26an Iurretan izan zen saioa. Durangaldetik, Gorka Lazkano, Txaber Altube, Peio Azkarate, Igor Galarza, Aitor Bizkarra eta Eneko Abasolo "Abarkas" aritu ziren kantuan eta zarauztarren taldean Oier Aizpurua, Iñigo Mantzizidor “Mantxi”, Joritz Bastarrika, Aitor Urbieta eta Ibon Aristi. Bertso-merienda eta tabernaz tabernako bertso-poteoa egin zituzten elkarrekin. Hemen duzue parte-hartzaileek egindako kronika:

Bertsomerienda batekin hasi genuen abenduaren 26ko bertsotruka Ijorretan. Zarauztarrak gonbidatu gisa, Montoste elkartean Ijorretako gazteek prestatutako merienda goxoaren bueltan.

Saio labur baten ondoren, gosea eta egarria baretuz, Ijorretako tabernetara atera ginen trikiti eta pandero soinuak lagun!  10en  bat Zarauztik, eta 35 bat Durangaldetik. Giro ederrean aritu ginen tabernarik taberna saio bat edo bi egiñez. Giroa jartzen zarauztarrak nagusi baina denok umoretsu eta gustora.

Elkarren arteko berri izateko era polita, berriztailea eta ona bertan ibili zen jendearen iritziz. Hurrengoa iristeko gogotsu geratu ginen poteoa amaitu zenean, nahiz eta gaua asko luzatu zen.

Hurrengo hitzordua urtarrilaren 16an Mañari herrian arrastiko 18,00etan. Bertan Barañain eta Durangaldea elkartuko gara, denok gonbidatuta zaudete!

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza