Urtarrilaren 30ean izango da Bertso Eguna Donotian. Ohi bezala, egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek eta aurten gainera hainbat berrikuntza izango dira. Goizeko ekitaldia kalean izan beharrean Kursaal pareko Picachilla garagardotegian egingo da; bertso-saio musikatua izango da. Gaueko afaria ere lekuz aldatuko da, Kursaalera itzuliko baita gaueko festa. Arratsaldeko ekitaldia 18:00etan hasiko da Kursaalen bertan. Egun osoan guztira 28 bertsolari ariko dira kantuan. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian dituzue salgai.
Nobedade bat baino gehiago izango ditu aurtengo Bertso Egunak. Ohi bezala, egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek baina hainbat aldaketekin, batez ere emanaldien kokapenari dagokionez.
Goizeko ekitaldia kalean egin izan da orain arte baina aurten Kursaal pareko Picachilla garagardotegian bertso-saio musikatua egingo da.
Ane Labaka,
Maialen Lujanbio,
Beñat Gaztelumendi eta
Miren Amuriza ariko dira kantuan bat-batekoan, eta
Rosi Lazkanok eta
Nerea Elustondok bertso jarriak eskainiko dituzte. Emanaldia
Estitxu Eizagirrek aurkeztuko du eta Idurre Eskisabalek eta Eñaut Asurrabarrenak ere parte hartuko dute gitarraz musikatutako testuak eskainiz. Gidoia eta gaiak lantzeko
Ainhoa Agirreazaldegi eta
Arkaitz Goikoetxearen laguntza izan dute.
Eguneko ekitaldi nagusia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Kursaalen. Aitziber Garmendiak aurkeztuko du saioa eta
Unai Iturriaga,
Andoni Egaña,
Oihana Iguaran,
Etxahun Lekue,
Fredi Paia,
Xabier Terreros,
Jon Maia,
Oihana Bartra,
Julio Soto eta
Agin Laburu ariko dira kantuan.
Odei Barrosoren 2zio taldea ere zuzenean ariko da. "Erabakia" izango da aurtengo emanaldiaren ardatz; alegia, bertsolariak antolatzailearen deia jasotzen duenetik oholtzan kantuan hasi arteko erabakiei buruz ariko dira. Aurtengo ideia eta gaiak latzen aritu dira
Aitor Mendiluze,
Aitor Sarriegi,
Eneko Lazkoz eta Urko Casado.
Eta eguna bukatzeko, afaria eta afalosteko saioa. Bi urteren ondoren, berriz Kursaalen egingo da gaueko ekitaldia. Hamabi bertsolari ariko dira kantuan:
Amets Arzallus,
Unai Mendizabal,
Xabi Igoa,
Onintza Enbeita,
Alaia Martin,
Eli Pagola,
Maddalen Arzallus,
Eneritz Artetxe,
Iker Zubeldia,
Jexux Mari Irazu eta
Unai Agirre.
Alaitz Rekondok egingo ditu aurkezle-lanak. Bat-bateko bertsoez gain, bertso-jarriak ere abestuko dituzte, tartean baita musikatuak ere.
Guztira 28 bertsolari ariko dira kantuan 47. Bertso Egun honetan. Goizeko bertso-saio musikaturako ez da sarrerarik behar. Arratsaldeko eta gaueko ekitaldietarako sarrerak
www.bertsosarrerak.eus atarian dituzue salgai.