Bosgarren edizioa izango da aurtengoa 2016-01-21

Mikel Laboa Sariketa jokatuko da igandean Donostian

Mikel Laboa Sariketa jokatuko da igandean Donostian
Oier Iurramendi, Eneritz Artetxe, Aitor Servier, Saioa Alkaiza, Unai Mendizabal eta Eli Pagola ariko dira kantuan, Jon Eskudero aurkezle dutela. 17:30ean hasiko da saioa, Antiguako Doka Kafe Antzokian. Iñigo Legorburu, Aitor Gereñu eta Leire Beloki izango dira epaileak. Antiguako Jai Batzordeak eta Doka Kafe Antzokiak antolatu dute sariketa.
 Antiguako jaietan urtero egiten den ekimena da Mikel Laboa Sariketa. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da eta igande honetarako jarri dute hitzordua Jai Batzordeko kideek, arratsaldeko 17:30ean Doka Kafe Antzokian. Honako seikote hau ariko da kantuan:

 Oier Iurramendi
 Eneritz Artetxe
 Aitor Servier
 Saioa Alkaiza
 Unai Mendizabal
 Eli Pagola


 Jon Eskudero izango dute aurkezle eta Iñigo Legorburu, Aitor Gereñu eta Leire Beloki epaile.

 Hamabi bertso puntuagarri eta buruz burukoa

 Hamabi bertso puntuagarri kantatu beharko dituzte bertsolariak lehenengo fasean:

-8 handian, hiruna bertso
-8 txikian, hiruna bertso
-10 txikian, hiruna bertso
-Bi punturi erantzun
-Hitzari bertso bat

 Ondoren, bi bertsolari sailkatuko dira buruz burukora. Honako ariketa hauek egin beharko dituzte:

-Sei puntuko motzean, hiruna bertso
-Puntutan, sei bertso osatu arte
-Hiru bertso, nahi den doinu eta neurrian

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza