Igandean 15:00etan ETB1en 2016-01-22

Bertsoa eta beste diziplinen nahasketa Hitzetik Hortzeran

Diziplina askorekin nahastu izan da bertsoa: antzerkiarekin, musikarekin, marrazkiarekin, literatura idatziarekin... eta galdera da, zer eman diote nahasketa horiek bertsoari? Baliagarriak al dira? Maialen Lujanbio, Oskar Estanga eta Unai Gaztelumendik euren iritzia emango dute gai honi buruz. Eta bi adibide: bertsoa eta marrazkiaren uztarketa Saran eta bertso-saio musikatua Espartzan. Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en.
Bertsoa eta beste diziplinen arteko nahasketaz ariko dira igandeko Hitzetik Hortzeran. Izan ere, beste hainbat sorkuntzekin uztartu izan da bertsoa jendaurreko emanaldiak eskaintzeko: antzerkiarekin, musikarekin, marrazkigintzarekin, literatura idatziarekin...

Nahasketa horiek bertsoari ekarri diotenari buruz hitz egingo dute eta horrelako sorkuntzetan parte hartu izan duten Maialen Lujanbiok, Oskar Estangak eta Unai Gaztelumendik euren iritzia emango dute.

Telebista-saioa osatzeko bi adibide: Saran Unai Gaztelumendiren marrazkiak oinarri hartuta bertsotan aritu ziren Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina; Espartzan berriz, gitarraren doinu eta erritmoan osatu zuten bertso-saioa Oskar Estangak eta Jon Martinek.

Hori guztia Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en eta noiznahi EITBren Nahieran atarian.



 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza