Mikel Laboa Sariketa 2016-01-25

Unai Mendizabal txapeldun

Unai Mendizabal txapeldun
Eli Pagola geratu zen bigarren. Haiekin batera aritu ziren kantuan Oier Iurramendi, Eneritz Artetxe, Aitor Servier eta Saioa Alkaiza.
 Mikel Laboa Sariketaren bosgarren edizioa jokatu zen atzo Donostiako Antigua auzoko Doka Kafe Antzokian. Honako seikote hau aritu zen kantuan:

 Oier Iurramendi
 Eneritz Artetxe
 Aitor Servier
 Saioa Alkaiza
 Unai Mendizabal
 Eli Pagola


 Azkenean, Eli Pagolarekin buruz burukoa jokatu ondoren, Unai Mendizabal zizurkildarrak jantzi zuen txapela.

 Jon Eskudero aritu zen aurkezle lanetan eta Iñigo Legorburu, Aitor Gereñu eta Leire Beloki izan ziren epaile.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza