Egun osoko festa izan zen larunbatean 2016-01-25

Izarran abiatu da Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa

Gorbeialdeko bost talde aritu ziren kantuan: Urkabustaizko "Bertsolahariak latxak", Aramaioko "Elexpuru eta lau" eta "Ez jatzu gustauko", Legutioko "Bostibaieta" eta Zuiako "Lau oinetan poto".
 Giro ederrean abiatu da Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa. Larunbatean Izarran egun osoko festa izan zuten, Gorbeialdeko bost talderekin: Urkabustaizko "Bertsolahariak latxak", Aramaioko "Elexpuru eta lau" eta "Ez jatzu gustauko", Legutioko "Bostibaieta" eta Zuiako "Lau oinetan poto".

 Goizean kirol formatuan

 Goizean goizetik tabernaz taberna aritu ziren taldeak, kirol formatua hartuta: 100 metro bertsotan, oztopo lasterketa, maratoia... Talde guztiek parte hartu zuten bertan.

 Bazkari eta bazkalostea

 Behekoiturri elkartean bazkaldu ondoren, bazkalostean taldeak elkarri erronka botaz jardun ziren: errima-matxakea, bertso-marrazkia, pertsonaia ezkutua, artopotoa...

 Auzolana sustatzea helburu

 Auzolanean antolatu eta egindako saioa izan zen larunbatekoa: "Bertsolahariak latxak" taldeak prestatu zuen txokoa eta "Elexpuru eta lau" taldeko kideak aritu ziren sukaldari lanetan. Horrela, bertsoa modu kolektiboan bizi eta ulertzea da helburua.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza