AHOTS BATEN SORMEN EGONALDIAK 2016-01-27

Esti Alberdi: "Hauxe da bidea, erein egin behar da"

Mintzola Fundazioak antolatutako Ahots Baten sormen egonaldian, ahozko diziplina ezberdinak landu zituzten abenduaren 26tik 30era. Hala nola, kantugintza, antzerkigintza, ipuingintza eta bertsogintza. Egun bakoitzean, diziplina ezberdinetako eragile bat gerturatu eta beraiekin ikasteko aukera izan zuten 15-20 urte bitarteko 28 gaztek. Ikusgai dituzue parte-hartzaileek han bertan egindako bideoak.
Abenduaren 26tik 30era bitartean antolatu ziren sormen egonaldian, ahozko diziplina ezberdinak landu zituzten 15 eta 20 urte arteko 28 gaztek: kantugintza, antzerkigintza, ipuingintza eta bertsogintza.

Mintzola Fundazioak antolatu duen egonaldi hau, ahozko euskarazko sorkuntzan diharduten gazteak beraien sormena garatzeko espazio bat zabaltzearren sortu zen. Bertako koordinatzaile zein begirale diren Esti Alberdi eta Ane Labakak, egonaldi hauen inguruko balorazio oso ona egin dute. Esti Alberdik ondo adierazi digun moduan, "espero genuena bete dela uste dugu, dagoen gazte sareari espazio bat emanez gero gehiago egiteko gai baitira".

Ane Labakak dio, "badakigu hau hasiera besterik ez dela. Bost egunetan sormena une oro egon da, bai guk dinamizatuta edo beraien gisara. Guk espazio hori eskaini diogu eta badakigu aurrera begira ere aukera hori egon eman beharko diegula ".

Zestoako Sastarrain baserri eskolan egin zuten bost eguneko egonaldia eta egun horietan diziplina ezberdinetako hainbat eragile ezagutzeko aukera izan zuten gazteek. Hala nola, ipuingitzan Beatriz Egizabal, antzerkigintzan Eñaut Gantxegi, kantagintzan Mikel Markez eta bertsogintzan Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi. Gainera, Esti Alberdik esan digunez, "eragile guztiek garbi dute hauxe dela bidea, eta erein egin behar dela".

Ikusgai dituzue parte-hartzaileek han bertan egindako bideoak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu