Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa 2016-01-28

Larunbatean Laudion ospatuko da bigarren topaketa

Larunbatean Laudion ospatuko da bigarren topaketa
Egun osoko egitaraua prestatu dute: bertso-poteoa goizean, bazkaria Basalarrina Elkartean eta kopla txapelketa bazkalostean. Gasteizko "Errexala" eta "Aizkorak Zorroztu", Arabar Errioxako Bertso-Eskola eta Aiaraldeko Bertso-Eskolako taldeak ariko dira kantuan.
 Joan zen asteburuan abiatu zen aurtengo Arabako Bertso-Kuadrilla artekoa Izarran, eta larunbat honetan Laudion ospatuko da bigarren topaketa, Aiaraldeko bertso-eskolak antolatuta. Arabako lau bertso-eskoletako taldeak ariko dira kantuan:

 -Errexala (Gasteiz)
 -Aizkorak Zorroztu (Gasteiz)
 -Arabar Errioxako Bertso-Eskola
 -Aiaraldeko Bertso-Eskola


 Egun osoko egitaraua

 Egun osoko egitaraua izango dute Laudiora bertaratzen direnek. Basalarrina elkartean izango da lehenengo hitzordua, eguerdiko 12:00etan. San Blas Eguneko ospakizunak ere izango direnez, herriko tabernetan barrena bertso-poteoa egingo dute ordu horretan abiatuta. Taldeetako ordezkariak ariko dira kantuan taberna bakoitzean.

 Tabernaz tabernakoa eguerdiko 14:30ean bukatuko da Basalarrina Elkartearen egoitzan bertan, han egingo baitute bazkaria. Bazkalostean, berriz, Kopla Txapelketa egingo dute talde guztietako ordezkariekin.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza