Xenpelar Dokumentazioa Zentroa 2016-01-29

Joxe Usabiaga "Zamalbide": "hurrengoan baratxuri-zopa"

Bertso Eguna bertan da eta aurten, lehen egiten zen bezala, afaria Kursaalean izango da. 2002ko urtarrilaren 26an ospatu zen Bertso Eguneko afariak eman zuen zeresana eta Andoni Egaña eta Joxe Usabiaga "Zamalbide"-k bertso gogoangarriak kantatu zituzten. Hemen duzue ikusgai orduko bertsoaldia.
Urtero bezala, aurten ere badator Bertso Eguna eta lehen egiten zen bezala, Kursaalean izango da afaria eta afalosteko saioa.

Kursaaleko jatetxean afaria egin zen lehen urtea 2002ko Bertso Egunekoa izan zen. Eta gerora bertara bueltatu bazen ere, hurrengo urtean ez zen errepikatu. Arrazoi nagusia emandako afari "tristea". Bertsolaritzaren historiarako gelditu da, eta hemen dakarkigu zati bat, Andoni Egañak eta Joxe Usabiaga "Zamalbide"- k osatu zuten bertsoaldia afaria bera gaitzat hartuta. Honelaxe kantatu zuen Zamalbidek: “hurrengoan baratxuri zopa”.

Aurten ez da baratxuri zoparik egongo, baina menu ederra prestatu du Bertsozale Elkarteak: Entsalada, txanpiñoiak, bakailaoa ajoarriero erara, arrain zopa, arkume errea patata purearekin eta arroz esnea. Edariak, txotxa eta kafea. On egin daigula!

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza