Azpeitian hasita 2016-02-10

Erniarraitz Sariketa igandean

Erniarraitz gazte sariketa abiatuko da asteburu honetan Azpeitian, Erniarraitz elkartearen eskutik. 18 bertsolari gaztek hartuko dute parte hiru kanporaketetan, Azpeitia, Azkoitia eta Errezilen. Finala Azpeitiko gaztetxean jokatuko da martxoaren 4an.
Erniarraitz gazte sariketa abiatuko da asteburu honetan Azpeitian, Erniarraitz elkartearen eskutik. 18 bertsolari gaztek hartuko dute parte hiru kanporaketetan, Azpeitia, Azkoitia eta Errezilen. Kanporaketak igande arratsaldetan izango dira. Finala Azpeitiko gaztetxean jokatuko da martxoaren 4an. Finalean kanporaketa bakoitzeko bi lehenbizikoek kantatuko dute.

2016-02-14 Azpeitia Sariketa 

Maialen Akizu, Malen Amenabar, Jon Gurrutxaga Urbieta, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Unai Mendizabal eta Haritz Mujika. 17:30etan, Sanagustin kulturgunean.

2016-02-21 Azkoitia Sariketa

Maider Arregi Markuleta, Oier Etxeberria, Oihana Iguaran, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aitor Salegi eta Aitor Servier. 17:30etan, kultur etxean.

2016-02-28 Errezil Sariketa
Xabi Igoa, Aitor Irastorza, Jon Ander Iriondo, Eñaut Martikorena Lizaso, Eli Pagola eta Gemma Urteaga Garmendia.17:30etan, Borondegin.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza