Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa 2016-02-11

Araian eta Zalduondon izango da hirugarren topaketa

"Lautadako Sorginetxe", "Zalduondoko Lupizarrateko Txerrenak" eta "Legutioko Bostibaieta" taldeak ariko dira larunbatean. Goizetik bazkalostera bitarteko egitaraua izango dute. Goizean Araiako kaleetan barrena ibiliko dira tabernaz taberna, bertsoa eta txalaparta uztartuz. Zalduondoko Elkartean bazkaldu ondoren, bertsoa bolo jokoarekin nahastuta egingo dute saioa.
 Joan zen asteburuan atseden hartu ondoren, larunbat honetan itzuliko da Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa, hirugarren topaketarekin. Oraingo honetan Araian eta Zalduondon izango da hitzordua eta, ohikoa den bezala, egun osoko egitaraua prestatu du Lautadako Bertso Eskolak.

 Goizean tabernaz taberna

 Eguerdiko 12:00etan elkartuko dira "Lautadako Sorginetxe", "Zalduondoko Lupizarrateko Txerrenak" eta "Legutioko Bostibaieta" taldeetako kideak, Araiako Aratz tabernan. Hortik aurrera, tabernaz taberna ariko dira kantuan, bertako txalapartaren laguntzaz.

 Bazkaria Zalduondon

 Behin tabernaz tabernako saioa bukatu ondoren, eguerdiko 14:30ean bazkaria egingo dute Zalduondoko Elkartean. Bazkalostean berriz ere saio berezia egingo dute, bertsoa bolo jokoarekin uztartuz.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza