Igandean 15:00etan ETB1en 2016-02-12

Bertsotarako dimentsio intimo eta publikoa Hitzetik Hortzeran

Gai ezberdin askori buruz kantatu izan dute bertsolariek, batzuk intimogoakoak eta publikoagoak besteak. Baina batzuetan intimoa bera ez al da publikoa bihurtzen, eta alderantziz? Hitzetik Hortzeran Unai Iturrigak eta Beñat Gaztelumendik euren iritzia emango dute. Horrekin batera Amets Arzallus, Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio, Oier Iurramendi, Alaia Martin, Miren Amuriza... eta beste batzuk kantuan. Igandean 15:00etan ETB1en.
Bertsotarako gaien dimentsio intimo eta publikoari buruz ariko da aste honetako Hitzetik Hortzera. Gai ezberdin askori buruz kantatu izan dute bertsolariek: lehen esaten zen "euskal gatazka"-ri buruz gai asko jartzen zirela baina azkenaldian bestelako gaiak dira nagusi: harremanak, familia, etxea...
Gai intimoak dira batzuk eta besteak publikoak? Ez al dira batzuetan gai intimoak publiko bihurtzen, eta alderantziz? Unai Iturriagak eta Beñat Gaztelumendik euren iritzia emango dute.

Eta noski bertsoak ere bai: Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Oier Iurramendi, Alaia Martin, Miren Amuriza... eta beste batzuen bertsoak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak Tolosatik, Hernanitik, Amurriotik, Legutiotik eta Oñatitik ekarriak.

Hori guztia Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en eta noiznahi EITBren Nahieran atarian.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza