Erniarraitz sariketa 2016-02-15

Jon Gurrutxaga finalerako lehen sailkatua

Jon Gurrutxaga finalerako lehen sailkatua
Atzo jokatu zen Erniarraitz Sariketako lehen kanporaketa Azpeitian. Jon Gurrutxagak irabazi zuen saioa eta ondorioz, finalerako zuzeneko txartela lortu du. Gainontzeko bostak honela sailkatu ziren: bigarren Unai Mendizabal, hirugarren Haritz Mujika, laugarren Aratz Igartzabal, bosgarren Maialen Akizu eta seigarren Malen Amenabar. Datorren igandean jokatuko da bigarren kanporaketa.
Azpeitiko San Agustin Kultur-gunean jokatu zen atzo Erniarraitz Sariketako lehen kanporaketa eta 120 bertsozale elkartu ziren bertan.  Honela sailkatu ziren sei bertsolariak:

1-Jon Gurrutxaga         240
2- Unai Mendizabal      237
3- Haritz Mujika             224,5
4- Aratz Igarzabal          218
5- Maialen Akizu            214,5
6- Malen Amenabar      209,5

Honenbestez, Jon Gurrutxaga finalean izango da kantuan eta gainontzeko bostak beste kanporaketetako puntuazioen arabera sailkatuko dira.

Bigarren kanporaketa datorren igandean
Azkoitiko kultur-etxean jokatuko da bigarren kanporaketa datorren igandean. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera izango dira kantuan Oihana Iguaran, Aitor Servier, Amaia Iturriotz, Oier Etxeberria, Aitor Salegi eta Maider Arregi.






Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu