Barañainen izango da lehen saioa 2016-02-17

Ostiralean hasiko da Bardoen bigarren fasea

Ostiralean hasiko da Bardoen bigarren fasea
Pasa den asteburuan atseden hartuta berrabiatuko da Bardoak taldekako txapelketa. Ostiralean Barañainen jokatuko da bigarren faseko lehen saioa eta martxoaren 5a arte beste bost saio izango dira. Lehenengo fasetik sailkatutako sei taldetatik hiru pasako dira finalera. Lehen fasean bezala, hemendik aurrerako bertsoaldi onenak ere ikusgai jarriko ditugu BERTSOAn.
Ostiralean hasiko da Bardoak taldekako txapelketaren bigarren fasea. Sei talde sailkatu dira eta binakako ligaxkatan antolatuta, joan-etorriko saioak egingo dituzte. Sei talde horietatik hiru pasako dira finalera.

Lehen saioa ostiralean izango da Barañainen eta martxoaren 5a arte beste bost saio egingo dira Nafarroako hainbat herritan. Hauxe duzue egutegia:

Otsailak 19, ostirala:
Barañaingo Haizea elkartean 20:30ean, bertso-saioa
-Hiru garabardo eta pintxo bat (Barañain/Berriozar)
-Obario Maldikoak (Iruñea)

Otsailak 26, ostirala:
Leitzako Atekabeltz gaztetxean, bertso-saioa
-Atekaberts (Leitza)
-Unibertsolariak (Lesaka)

Martxoak 4, ostirala:
Txantreako Auzotegi Kultur Etxean, bertso-merendua
-Obario Maldikoak (Iruñea)
-Hiru garabardo eta pintxo bat (Barañain/Berriozar)

Igantziko Biltoki elkartean, bertso-saioa
-Unibertsolariak (Lesaka)
-Atekaberts (Leitza)

Etxarri-Aranazko gaztetxean, bertso-saioa
-Einnekin (Etxarri-Aranatz)
-Larungo antenak (Bera)

Martxoak 5, larunbata:
Berako Kataku ostatuan, bertso-merendua
-Larungo antenak (Bera)
-Einnekin (Etxarri-Aranatz)

Lehen fasean bezala, asteburuko bertsoaldi onenak bilduko ditugu Bertsoaren sareko plazan  eta taldekako txapelketari buruzko informazio guztia www.bertsozale.eus atarian duzue.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza