Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa 2016-02-18

Egun osoko festa izango da larunbatean Kanpezun

Egun osoko festa izango da larunbatean Kanpezun
"Bapateroak", "Lautadako Sorginetxe", "Zalduondoko Lupizarrateko Txerrenak" eta "Mendialdea" taldeak ariko dira kantuan. Eguerdiko 12:00etan elkartu eta tabernaz taberna bertso-poteoa egingo dute. Bazkaldu eta, arratsaldean, bertsoa eta herri kirolak uztartuz saio berezia egingo dute. Iluntzean dantza emanaldi batekin borobilduko da eguna.
 Egun osoko festa prestatu dute larunbaterako Kanpezun, Arabako Bertso-Kuadrilla Arteko laugarren topaketarako. Lau talde elkartuko dira bertan:

 Bapateroak (Gasteiz)
 Lautadako Sorginetxe
 Zalduondoko Lupizarrateko Txerrenak
 Mendialdea


 Mendialdeko bertso-eskolak egitarau zabala prestatu du egun horretarako.

 Poteoa, bazkaria, herri kirolak...

 Eguerdiko 12:00etan elkartuko dira herriko plazan eta tabernaz taberna bertso-poteoa osatuko dute. Ondoren, 14:30ean bazkaria egingo dute Ibernalo aterpetxean eta bazkalostean frontoian edo plazan bertsoa eta herri kirolak uztartuz saio berezia egingo dute talde guztietako bertsolariekin.

 Azkenik, iluntzeko 19:00etan "Herririk Herri Dantzarik Dantza" saio berezia izango da frontoian, Gasteizko JARE eta Kanpezuko IOAR dantza taldeekin.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza