Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa 2016-02-22

Bertsoak eta herri kirolak Kanpezun

Joan zen larunbatean Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoaren laugarren topaketa egin zen Kanpezun, Mendialdeko bertso-eskolak antolatuta. "Bapateroak", "Lautadako Sorginetxe", "Zalduondoko Lupizarrateko Txerrenak" eta "Mendialdea" aritu ziren bat-batekoan eta "Mendialdeko sorginak" eta "Mendialdeko garaiezinak" idatzizkoan.
 Laugarren topaketa ospatu zuen Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoak joan zen larunbatean Kanpezun. Mendialdeko bertso-eskolak antolatuta, egun osoko egitaraua izan zuten. Denera 40 lagun aritu ziren kantuan. Bat-batekoan, honako talde hauek hartu zuten parte:

 Bapateroak
 Lautadako Sorginetxe
 Zalduondoko Lupizarrateko Txerrenak
 Mendialdea


 Idatzizkoan, berriz, bi talde jardun ziren:

 Mendialdeko sorginak
 Mendialdeko garaiezinak

 Egun osoko egitaraua

 Bazkalaurretik idatzizko bi taldeek beren saioa egin zuten plazan. Ondoren, tabernaz taberna aritu ziren bat-bateko saioko partaideak. Bazkalostean, berriz, bertsoa eta herri kirolak uztartuz saio berezia egin zuten herriko plazan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza