Bardoak taldekako txapelketa 2016-02-22

Obario Maldikoak taldearentzat lehen puntua

Pasa den ostiralean jokatu zen Bardoak taldekako txapelketako bigarren faseko lehen saioa. Barañain eta Berriozarko "Hiru Garagardo eta pintxo bat" taldean Sarai Robles, Mikel Lasarte eta Ainara Ieregi aritu ziren kantuan eta Iruñeko "Obario Maldikoak" taldean Saioa Alkaiza, Irati Majuelo eta Aimar Karrika. Saio umoretsua osatuta iruindarrek eraman zuten bigarren faseko lehen puntua.
Barañain eta Berriozarko "Hiru Garagardo eta pintxo bat" eta Iruñeko "Obario Maldikoak" taldeek eman diote hasiera Bardoak taldekako txapelketako bigarren faseari. Ostiralean izan zen saioa Barañainen eta han aritu ziren kantuan Sarai Robles, Mikel Lasarte eta Ainara Ieregi lehen taldetik eta Saioa Alkaiza, Irati Majuelo eta Aimar Karrika bigarrenetik.

Antolatzaileen balorazioaren arabera, "hasierako agurretan txotxongiloak, bertsoak eta musika uztartu zituzten eta hainbat ariketa berri planteatuta (Habaneran zein Juana Bixenta doinuan taldekideen artean, Segidillan…), publikoarekin konektatzea lortu zuten bertsolariek. Oso saio umoretsua osatu zuen seikoteak eta aurkezle lanetan gainera Barañaingo gaztetxoen bertso-eskolako kideak izanik, harreman berezia sortu zen bertsozaleekin".

Lehen puntua Iruñeara
Ostiraleko saioan "Obario Maldikoak" taldeak irabazi zuen jokoan zegoen puntua eta martxoaren 4an egingo duten saioan erabakiko da bi taldeetatik zein izango den finalean.

Asteazkenean ikusgai izango dituzue saioko bertsoaldi onenak.



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza