Jazz-bertso-bazkaria Garesen 2016-02-23

Jazz musika eta bertsoa uztartuz

Bertso-bazkari berezia egin zuten larunbatean Garesen. Jazz musikariak eta bertsolariak elkartu ziren oholtzan, bost musikari eta bi bertsolari: Alberto Arteta saxoarekin, Satxa Soriazu teklatuan, Aritz Luzuriaga kontrabaxua jotzen, Igor Ugarte gitarrarekin eta Saioa Akort kajoian. Oskar Estanga eta Alazne Untxalok jarri zizkien inprobisatutako hitzak musikari.
Jakina da bertsoarekin hamaika esperimentu egin direla eta hauxe dugu beste bat: JAZZ-BERTSO-BAZKARIA. Gares-en sortu dute, duela urtebete egin zuten lehen saiakera eta izandako arrakasta kontuan hartuta aurten ere berriz egitea erabaki dute.

Larunbaten izan zen, bertako Udaleko euskara-zerbitzuak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean antolatuta. Baina zer da jazz-bertso-bazkaria? Bertso-bazkariarena ezaguna da baina nola ezkontzen da hor jazz-a?


Jazz-musika eta bertsoa uztartuz
Bazkalostean jazz-musikariak eta bertsolariak elkartu ziren oholtzan: Oskar Estanga eta Alazne Untxalo bertsotan, eta musikariei dagokienez, Alberto Arteta saxoarekin, Satxa Soriazu teklatuan, Aritz Luzuriaga kontrabaxua jotzen, Igor Ugarte gitarrarekin eta Saioa Akort kajoian.

Bertsolariak librean eta euskaltegiko ikasleek jarritako gaiei erantzunez aritu ziren bertsotan, musikarien doinu ederren gainean.

Aurten ere arrkasta
100 lagun inguru elkartu ziren bazkalostean eta saioaren amaieran entzuleen "beste bat, beste bat..." oihuak entzunda badirudi errepikatzeko gogoarekin geratu direla garestarrak.

Sortutako giro onaren erakusle duzue bideoa.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza