Bigarren kanporaketa 2016-02-23

Beñat Mujika, Gipuzkoako eskolarteko bigarren finalista

Aurrera darrai Eskolarteko txapelketak Gipuzkoan. Lasarte-Oriako Arrieskalleta elkartean izan zen bigarren kanporaketa pasa den ostiralean. Hirurogei lagun inguru bildu ziren afalondoren eta kantuan berriz, Aitor Balerdi, Asier Ibarguren, Jokin Irastorza, Josu Ibarguren, Iraitz Sarasola, Paul Iruretagoiena eta Beñat Mujika aritu ziren. Azken honek irabazi zuen Lasarteko kanporaketa, beraz, zuzenean Eibarko Coliseoan ospatuko den finalerako sailkatu zen. Gainontzekoek beste saioetako emaitzen zain egon beharko dute.

Datorren ostiralean Zarautzen
Hurrengo kanporaketa ostiral honetan, otsailaren 26an izango da Zarauzko Urpekoak elkartean. Bertsotan: Ane Peñagarikano, Jon Ander Iriondo, Julen Eizmendi, Beñat Clemente, Andoni Mujika eta Iker Ormazabal. Afaria 19:00etan hasiko da eta honako txartelak asteazkenera arteko epearekin erosi ahalko dira www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza