BBK Sariketa 2016-02-23

Durangaldea ere finalaurrekoetara, BBK sariketan

Durangaldea ere finalaurrekoetara, BBK sariketan
Durangaldea eta Enkarterri/Ezkerraldearen arteko kanporaketa jokatu da gaur BBK Sariketan, Durangon. Etxekoak nagusitu dira eta finalaurrekoetarako txartela lortu dute. Bihar, hirugarren kanporaketa Uribe Kosta eta Uribe Butroeko eskualdeen artean, Sopelan.
Durangaldea eta Enkarterri/Ezkerraldearen arteko kanporaketa jokatu da gaur BBK Sariketan, Durangon. Etxekoak nagusitu dira eta finalaurrekoetarako txartela lortu dute. Durangaldeko taldeak 439,5 puntu atera ditu; Enkarterri/Ezkerraldeak 386,5 puntu.

BBK Sariketan bi adin tarteko bertsolariak izaten diira. 18 urtera artekoetan, Durangaldekoen taldean Bittor Altube Sarrionandia, Gorka Pagonabarraga Agorria eta Iruri Altzerreka Martinez aritu dira; Enkarterri/Ezkerraldeko taldean, ostera, Naroa Torralba Rodriguez, Maddalen Ruesgas Rasines eta Maider Barañano Uribarri. 24 urtera artekoetan, Durangaldeko taldean Txaber Altube Sarrionandia, Peio Azkarate Elejabarrieta eta Aitor Bizkarra Ruiz aritu dira; Enkarterri/Ez
kerraldetik, ostera, Leire Portugués Cebrián, Ander Ucelay Aristi eta Asier Alcedo Cano.

Gaurko saioko aurkezlea Eneritz Zengotitabengoa Altzerreka izan da eta epaimahaia Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Maddi Ibaibarriaga Zubikarai ibili da.

BBK sariketako hurrengo kanporaketa bihar, otsailaren 24an jokatuko da Sopelako Ander Deuna ikastolan, 9:30ean

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza