Bigarren faseko bigarren saioa jokatuko da 2016-02-25

Ostiralean Bardoak Leitzan izango dira

Ostiralean Bardoak Leitzan izango dira
Ostiralean Leitzan izango du jarraipena Bardoak taldekako txapelketak. Gaueko 22:00etatik aurrera kantuan izango dira "Atekaberts" eta "Unibertsolariak" taldeak Atekabeltz gaztetxean.
Bardoak taldekako txapelketaren bigarren faseko bigarren saioa jokatuko da ostiralean Leitzako Atekabeltz gaztetxean. Gaueko 22:00etatik aurrera kantuan izango dira bertako  "Atekaberts"  taldea eta Lesakako "Unibertsolariak".

Leitzako taldetik Migel Mari Elosegi “Luze”, Joanes Illarregi eta Xabat Ilarregi  bertsolari gazteak ariko dira kantuan eta talde lesakarrean berriz, Iban Garro, Josu Sanjurjo, Jon Silveira eta Joxe Juan Zubieta “Etxabe”.

Talde irabazleak finalerako txartela gertuago izango du baina martxoaren 4ean Igantzin jokatuko den itzuliko saioan erabakiko da bi taldetatik zein sailkatuko den finalera.

Hurrengo astean saio erabigarriak
Lau saio jokatuko dira hurrengo asteburuan eta horietan erabakiko dira hiru talde finalistak. Martxoaren 19an izango da finala Etxarri-Aranatzen.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza