Uribe Butroerekin aritu zen atzo 2016-02-25

Uribe Kosta ere finalaurrekoetara BBK Sariketan

Uribe Kosta ere finalaurrekoetara BBK Sariketan
Bertsolari gazteen BBK sariketaren hirugarren kanporaketa jokatu zuten atzo Uribe Butroeko eta Uribe Kostako taldeek Sopelako Ander Deuna ikastolan. irabazlea Uribe Kostako taldea izan zen 415 punturekin; Uribe Butroeko taldeak 397,5 puntu lortu ditu. Azken kanporaketa datorren astean jokatuko da.
Bertsolari gazteen BBK sariketaren hirugarren kanporaketa jokatu zuten atzo Uribe Butroeko eta Uribe Kostako taldeek Sopelako Ander Deuna ikastolan. irabazlea Uribe Kostako taldea izan zen 415 punturekin; Uribe Butroeko taldeak 397,5 puntu lortu ditu. Azken kanporaketa datorren astean jokatuko da.

Parte hartu zuten bertsolariei dagokionez, 18 urtera artekoetan, Uribe Butroeko taldean Ainhoa Gorostiaga Urkizu, Iker Larizgoitia Gonzalez de San Roman eta Leire Amenabar Larrañaga aritu ziren kantuan; Uribe Kostako taldean, ostera, Irene Ezkurra Eris, Aritz Landeta Terceño eta Unai Mendiburu Valor. 24 urtera artekoetan, Uribe Butroeko taldean, Jon Larrabide Fuldain, Peru Berasategi Etxebarria eta Malen Amenabar Larrañaga; Uribe Kostako taldean, Inazio Vidal Gurrutxaga, Paule Loizaga Legarra eta Peio Arondo Barandiaran.

Nahia Arrese Ugarte ibili zen aurkezle beharretan. Epaimahaia Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu zuten. Idazkari beharretan, ostera, Jurgi Fuentes Goikoetxea.

Kanporaketa irabazita, hurrengo fasera pasatuko da Uribe Kostako taldea, eta martxoaren 8an Zallan jokatuko den finalaurrekoan parte hartuko du.

Azken kanporaketa Markiña-Xemeinen
BBK sariketako hurrengo kanporaketa martxoaren 1ean jokatuko da, Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxean, 11:20ean. Hego Uribeko eta Lea-Artibaiko taldeek jokatuko dute kanporaketa hori.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza