Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa 2016-02-25

Larunbatean Errekaleorren izango da hitzordua

Larunbatean Errekaleorren izango da hitzordua
Gasteizko bertso-eskolek antolatuta, bertso-sorta emanaldia, bazkaria eta "bertso-guda" izango dira bertan. "Errexala", "Kakiturri", "Ezjatzu gustaubiher" eta "Aiaraldea" taldeak ariko dira kantuan. Argantzunen martxoaren 12an egingo da Kuadrilla Artekoaren azkeneko festa, eta larunbatekoa bosgarren topaketa izango da. Azkeneko topaketa Oionen izango da martxoaren 5ean.
 Azkeneko txanpan sartu da Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa. Trebiñutik abiatu eta Argantzunerako bidean, bosgarren topaketa ospatuko da larunbat honetan Errekaleorren. Gasteizko bertso-eskolak antolatu du larunbateko topaketa.

 Sorta idatziak, bazkaria eta bat-bateko saioa

 Eguerdiko 12:00etan hasiko da festa. Errekaleorreko Gaztetxetik abiatuta, auzoko gune ezberdinetan bertso-sorta idatziak kantatuko dituzte zazpi taldek.

 Eguerdiko 12:30ean izango da bazkaria eta, bazkaldu ondoren, Errekaleorreko zineman bat-bateko saioa osatuko dute honako lau talde hauek:

 Errexala (Gasteiz)
 Kakiturri (Gasteiz)
 Ezjatzu gustaubiher (Aramaio)
 Aiaraldea


 Datorren asteburuan Oionen


 Martxoaren Argantzunen egingo da azkeneko festa, Kuadrilla Artekoan parte hartu duten talde guztietako ordezkariekin. Hala ere, aurretik, martxoaren 5ean, Oionen izango da seigarren topaketa.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu