Igandean 15:00etan ETB1en 2016-02-26

Bertsolari gazteen plazaratzeari buruz Hitzetik Hortzeran

Bertsozalea beti dago bertsolari berrien zain baina era berean ez da erraza izaten bertsolari gazteentzat plazan lekua egitea. Nolakoa da prozesu hori? Maialen Akizu eta Eli Pagolak euren bidea azalduko dute Hitzetik Hortzeran. Igandean 15:00etan ETB1en.
Maialen Akizu eta Eli Pagola bertsolari gazteak dira, oso gazteak baina badute ibilbidea bertso-munduan. Hala ere, ez da erraza izaten bertsolari gazte hauentzat plazan lekua egitea. Nolakoa da prozesu hori? Eli Pagola eta Maialen Akizuk beraien esperientziak kontatuko dituzte aste honetako Hitzetik Hortzeran.

Beraien bertsoak ere eskainiko dituzte: Eli Pagola, Basque Culinary Center-en aritu zen bertsotan Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin. Maialen Akizu berriz, Lezon, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin bertsolariekin.

Artxibotik 2005eko Bertso Eguneko bertsoaldi bat ekarriko dute gogora: Amets Arzallusek, Iñaki Gurrutxagak eta Jon Martinek gazteen arazoez osatu zutena

Hori guztia aste honetako Hitzetik Hortzeran,  igandean 15:00etan ETB1en eta noiznahi EITBren Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza