Markina-Xemein-en 2016-02-29

Hego Uribe eta Lea-Artibai, BBK Sariko azken kanporaketan

Hego Uribe eta Lea-Artibai arituko dira bihar Markina-Xemeinen BBK Sariketako laugarren eta azken kanporaketan. Asteazkenean, ostera, lehen finalaurrekoa jokatuko da Busturialdea eta Durangaldearen artean, Arratzun.
BBK Sariketako azken kanporaketa eta lehen finalaurrekoa jokatuko dira aste honetan, bihar eta etzi. Asteartean, Hego Uribek eta Lea-Artibaik jokatuko dute azken kanporaketa Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean. 11:20an izango da saioa eta irabazlea finalaurrekoetara pasako da.

Lehen finalaurrekoa Arratzun

Asteazkenean, ostera, lehen finalaurrekoa jokatuko da Arratzun Busturialdea eta Durangaldearen artean. 10:45etan izango da saioa, Barrutialde BHI-n. Bigarren finalaurrekoa datorren asteartean izango da, martxoaren 8an. Bertan Uribe Kosta izango da batetik, eta Hego Uribek eta Lea-Artibairen arteko irabazlea bestetik.

Finala Bilbon, martxoaren 18an

BBK Sariketako finala martxoaren 18an jokatuko da Bilbon, Kafe Antzokian, 19:00etan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza