Erniarraitz sariketa 2016-02-29

Atzo Gemma Urteaga irabazle eta finalistak erabakita

Atzo Gemma Urteaga irabazle eta finalistak erabakita
Atzo jokatu zen Errezilen Erniarraitz Sariketako hirugarren eta azken kanporaketa. Gemma Urteagak irabazi zuen saioa eta ondorioz, baita finalerako zuzeneko txartela ere. Honela sailkatu ziren gainontzeko bostak: bigarren Xabi Igoa, hirugarren Eli Pagola, laugarren Aitor Irastorza, bosgarren Eñaut Martikorena eta seigarren Jon Ander Iriondo. Honenbestez, erabakita geratu da zein sei bertsolarik abestuko duten datorren ostiraleko finalean.
Errezilgo Borondegin 70 lagun inguru elkartu ziren Erniarraitz Sariketaren azken kanporaketan. Honela sailkatu ziren sei bertsolariak:

1.Gemma Urteaga        232
2.Xabi Igoa                     227,5
3.Eli Pagola                    227,5
4.Aitor Irastorza           223,5
5.Eñaut Martikorena    218,5
6.Jon Ander Iriondo     208,5

Gemma Urteaga zuzenean sailkatu da finalera eta gainontzeko bostak puntuazioen arabera finaletik kanpo geratu dira.

Datorren ostiralean finala Azpeitian
Honenbestez, erabaki da zein sei bertsolari arituko diren kantuan finalean: Jon Gurrutxaga, Oihana Iguaran, Gemma Urteaga, Amaia Iturriotz, Unai Mendizabal eta Aitor Salegi. Finala datorren ostiralean izango da gaueko 22:00etan Azpeitiako gaztetxean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza