Xenpelar Dokumentazio Zentrotik 2016-03-04

Erniarraitz sariketa: 14 urte bertsolari gazteak plazaratzen

Gaur gaueko 22:00etan izango da Erniarraitz Sariketaren finala Azpeitiko gaztetxean. Han arituko dira kantuan Jon Gurrutxaga, Oihana Iguaran, Gemma Urteaga, Amaia Iturriotz, Unai Mendizabal eta Aitor Salegi. 2002an Erniarraitz Bertsozale Elkarteak sariketa sortu zuenetik bertsolari gazteak plazaratzea izan du helburu nagusia, eta horren erakusle duzue lehen edizio hartako bertsoaldi hau: Nahikari Gabilondo eta Leire Ostolaza zortziko handian.
2002an antolatu zuen lehenengo aldiz Erniarraitz Sariketa izen bereko Bertsozale Elkarteak. Asteazkeneko erreportajean Eneritz Artetxek aitortu bezala, ordutik gaurdaino bertsolari gazteak plazaratzea izan da sariketaren helburu nagusia. Horren erakusle dakarkigu lehen edizioko bertsoaldi hau: Nahikari Gabilondo eta Leire Ostolaza zortziko handian.

Gaur finala Azpeitiko gaztetxean
VIII. Erniarraitz Sariketa antolatu dute aurten
eta hiru kanporaketa jokatuta, gaur gauean izango da finala Azpeitiko gaztetxean. Gaueko 22:00etatik aurrera kantuan arituko dira Jon Gurrutxaga, Oihana Iguaran, Gemma Urteaga, Amaia Iturriotz, Unai Mendizabal eta Aitor Salegi.

Datorren astean ikusgai izango dituzue hango bertsoaldi onenak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza