Bigarren faseko azken lau saioak jokatuko dira 2016-03-03

Bardoetako saio erabakigarriak asteburu honetan

Bardoetako saio erabakigarriak asteburu honetan
Asteburu honetan jokatuko diren lau saioen ondoren jakingo da zein hiru taldek abestuko duten Bardoetako finalean. Bihar Iruñeko Txantrean, Igantzin eta Etxarri-Aranatzen izango dira saioak eta larunbatean Beran. Hurrengo asteburuan atseden hartuta, martxoaren 19an jokatuko da finala Etxarri-Aranatzen.
Iruñeko Txantrean eta Igantzin itzuliko saioak jokatuko dira. Barañaingo "Hiru garagardo eta pintxo bat" eta Iruñeko "Obario Maldikoak" taldeek Barañainen jokatu zuten joaneko saioa eta iruindarrek eraman zuten puntua. Itzuliko saioa Txantrean jokatuko dute bihar eta han erabakiko da bietatik zein izango den finalean.

Igantzin berriz, Leitzako "Atekaberts" eta Lesakako "Unibertsolariak" taldeen artekoa erabakiko da. Pasa den ostiralean leitzarrek irabazi zuten saioa herrian bertan eta bihar Igantzin gertatzen denaren arabera, bata edo bestea izango da Etxarri-Aranatzen.

Joan-etorriko saioak asteburuan
Etxarri-Aranazko "Einnekin" eta Berako "Larungo antenak" taldeek bi saio izango dituzte asteburuan. Bihar Etxarri-Aranatzen jokatuko dute joaneko saioa eta larunbatean Beran itzulikoa. Hor jakingo da finaleko hirugarren talde sailkatua.

Finala Etxarri-Aranazko pilotalekuan izango da martxoaren 19an.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza