arratzun izango da 2016-03-02

Busturialdea eta Durangaldea gaur BBK Sariketako finalaurrekoan

Busturialdea eta Durangaldea gaur BBK Sariketako finalaurrekoan
Busturialdeak eta Durangaldeak jokatuko dute gaur BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoa Arratzun. Bigarrenean Uribe Kosta eta Hego Uribe arituko dira, azken kanporaketan Bilbo ingurukoak nagusituta.
Busturialdeak eta Durangaldeak jokatuko dute gaur BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoa Arratzun. Bigarrenean Uribe Kosta eta Hego Uribe arituko dira, azken kanporaketan Bilbo ingurukoak nagusituta. Zallan izango da, martxoaren zortzian. Finala martxoaren 18an izango da Bilbon.

Atzo azken kanporaketa
Bertsolari gazteen BBK sariketaren laugarren eta azken kanporaketa jokatu zuten atzo Hego Uribeko eta Lea-Artibaiko taldeek Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxean. Irabazlea, Hego Uribe taldea izan zen 427 puntugaz; Lea-Artibaik 410,5 puntu lortuta.

18 urtera artekoetan, Hego Uribeko taldean, Ander Anakabe Lekue, Enare Muniategi Etxabe eta Iker Garitagoitia Astigarraga aritu ziren kantuan; Lea-Artibaiko taldean, ostera, Xabi Barreña Odiaga, Beñat Molino Uribe eta Naroa Loiola Lejardi.
24 urtera artekoetan, Hego Uribeko taldean, Andere Molinuevo Martin, Markel Baroja Laita eta Peio Molinuevo Martin; Lea-Artibaiko taldean, Igor Galartza Intxausti, Aitor Ruiz Urizar eta Aissa Intxausti Aburruza.
Atzokoan Itxaro Juaristi ibili zen aurkezle beharretan. Epaimahaia Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Juanjo Respaldiza Ozaetak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu zuten. Idazkari beharretan, ostera, Maddi Ibaibarriaga Zubikarai.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza