Argi Berri Saria jokatuko da larunbatean 2016-03-02

Osinalderen atariko sariketak

Apirilaren 2an jokatuko da Gabirian Osinalde Sariketa. Horren aurretik ordea, sailkapenerako baliagarri diren beste hiru sariketa egingo dira datozen asteetan: Argi Berri Saria Ordizian, Osin Berde Saria Zaldibian eta Aztiri Saria Gabirian. Larunbat honetan izango da lehenengoa eta han arituko dira kantuan: Maider Arregi Markuleta, Aitor Bizkarra, Jon Gurrutxaga Urbieta, Sarai Robles, Aitor Servier, Gemma Urteaga Garmendia
Datorren larunbatean jokatuko da Bertsolari gazteen XIX. Argi Berri saria Ordizian. Han arituko dira kantuan Maider Arregi, Aitor Bizkarra, Jon Gurrutxaga, Sarai Robles, Aitor Servier eta Gemma Urteaga. Afalostean izango da saioa Argi Berri Elkartean.

Hurrengo bi larunbatean beste bi sariketa jokatuko dira: Osin Berde Saria Zaldibian eta Aztiri Saria Gabirian. Lehengoan Eneko Araiztegi "Korta", Aratz Igartzabal "Potto", Unai Mendizabal, Asier Rubio, Maddi Sarasua eta Mikel Tapia izango dira kantuan eta bigarrenean Maialen Akizu, Jokin Bergara, Asier Galarza, Mikel Lasarte, Haritz Mujika eta Eli Pagola. Bi saioak afalostean izango dira.

Osinalde Sariketaren sailkapenerako baligarriak
Sariketa horietan sailkatuko dira Osinalden abestuko duten sei bertsolariak: lehen bi postuetan geratu diren bertsolariak sailkatuko dira. Osinalde Sariketa apirilaren 2an jokatuko da Gabirian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza