Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa 2016-03-03

Oionen egingo da azkeneko topaketa larunbatean

Oionen egingo da azkeneko topaketa larunbatean
"Aramaioko Elexpuru ta 4", "Lautadako Sorginetxe", "Arabar Errioxako Txandrio" eta "Mendialdea" taldeak ariko dira kantuan. Goizean tabernaz taberna ibiliko dira herriko plazatik abiatuta. Ondoren, bazkalostean, saio musikatua egingo dute. Finala-jaia hilaren 12an ospatuko da Argantzunen.
 Azkeneko txanpan sartu da Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa. Seigarren eta azken topaketa ospatuko da larunbat honetan Oionen, Arabako Errioxako bertso-eskolak antolatuta.

 Kalez kale goizean

 Eguerdiko 12:00etan hasiko da topaketa, herriko plazan. Hasteko, tabernaz taberna bertso-triki poteoa egingo dute honako lau talde hauetako bertsolariekin:

 -Aramaioko Elexpuru ta 4
 -Lautadako Sorginetxe
 -Arabar Errioxako Txandrio
 -Mendialdea


 Bazkalostean saio musikatua

 Ondoren, eguerdiko 14:30ean bazkaria izango da Azkenak elkartean. Eta bazkalostean, arratsaldeko 16:30etatik aurrera, saio musikatua egingo da elkartean bertan.

 Datorren astean Argantzunen

 Datorren larunbatean bukatuko da Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa, egun osoko festa batekin. Topaketetan aritu diren talde guztiek izango dute bertan aritzeko aukera.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza