Igandean 15:00etan ETB1en 2016-03-04

Bertsoaren sukaldeari buruz Hitzetik Hortzeran

Inguruan dituzten ehunka gaietatik batzuk aukeratzen dituzte gai-jartzaileek. Baina nondik hartzen dituzte gai horiek? Nondik jaten du bertsoak? Jose Luis Urdangarin eta Ion Beloki gai-jartzaileek euren lan egiteko modua kontatuko dute Hitzetik Hortzeran. Lehenak Basque Culinary Center-eko saioan jarri zituen gaiak eta bigarrenak Andoaingo Sahararen aldeko jaialdian. Hango bertsoak eta askoz gehiago, igandean 15:00etan ETB1en.
Errealitateari begiratu eta ehunka gai ditu aukeran gai-jartzaileak, baina non bilatzen ditu bertsotarako gai posible horiek? Eta nola egiten du aukeraketa? Jose Luis Urdangarin Donostiako Basque Culinary Center-eko bertso-saioan aritu zen gaiak jartzen eta Ion Beloki Andoaingo Sahararen aldeko jaialdian. Aste honetako Hitzetik Hortzeran azalduko dute nola egiten duten beraiek lan hori.

Aipatutako bi saio horietako bertsoaldiak ikusgai izango dira. Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Alaia Martin, Oihana Iguaran, Unai Muñoa, Beñat Gaztelumendi... entzuteko aukera izango da igandean.

Artxibotik 1999ko bertsoaldia berreskuratuko dute: Andoni Egañak bere erretiroa bando, eskela eta sukalde errezeta moduan iragarri zuenekoa.

Hori guztia aste honetako Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en eta noiznahi EITBren Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza