Nafarroako Bardoak taldekako txapelketa 2016-03-07

Atekaberts, Obario Maldikoak eta Larungo Antenak izango dira finalean

Atekaberts, Obario Maldikoak eta Larungo Antenak izango dira finalean
Asteburuan jokatu diren lau saioetan erabaki da zein diren hiru talde finalistak: Leitzako Atekaberts, Iruñeko Obario Maldikoak eta Berako Larungo Antenak arituko dira kantuan martxoaren 19ko finalean. Saiorako eta saio osteko afarirako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Ostiralean hiru saio jokatu ziren Bardoak taldekako txapelketaren baitan: Igantzin, Iruñeko Txantrean eta Etxarri-Aranatzen.

Lehenengoan Lesakako "Unibertsolariak" eta Leitzako "Atekaberts" taldeak izan ziren: lesakarren taldean Iban Garro, Josu Sanjurjo, Jon Silveira eta Joxe Juan Zubieta “Etxabe” aritu ziren kantuan eta Leitzatik Ander Fuentes “Itturri”, Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi. Antolatzaileen esanetan "50 bertsozale bilduta, pareko saioa egin zuten bi taldeek". Joaneko saioko puntua leitzarrek irabazi zuten eta ostiralean itzuliko saioan Lesakako "Unibertsolariak" izan ziren irabazle. Azkenean, ligaxka barruan jokatutako bi saioen puntu baturagatik Leitzako "Atekaberts" taldea sailkatu da finalera.

Ostiraleko bigarren saioa Iruñean jokatu zuten bertako "Obario Maldikoak" taldeak (Saioa Alkaiza, Irati Majuelo eta  Aimar Karrika) eta eta Barañaingo “Hiru garabardo eta pintxo bat” (Ainara Ieregi, Mikel Lasarte, Manex Mailharin). Izuliko saioko puntua barañaindarrek irabazi bazuten ere, ligaxkan lortutako puntu kopuruak iruindarrak sailkatu ditu finalera.

Eta ostiraleko hirugarren saioa Etxarri-Aranatzen izan zen. Bigarren faseko joaneko saioa jokatu zuten “Einnekin” (Eneko Lazkoz, Unai Artieda eta Jon Arratibel) eta Berako “Larungo antenak” (Julen Zelaieta, Patxi Castillo eta Aitor Elexpuru) taldeek. Etxarri-Aranatzen berarrek eraman zuten puntua. Eta itzuliko saioa larunbatean jokatu zuten Beran. Han ere "Larungo Antenak" taldeak lortu zuen puntua, eta ondorioz zuzenean sailkatu zen finalera.

Aste honetan ikusgai izango dituzue azken lau saio horietako bertsoaldi onenak.

Dagoeneko salgai daude finalerako sarrerak
Honenbestez, Leitzako "Atekaberts", Iruñeko "Obario Maldikoak" eta Berako "Larungo Antenak" izango dira kantuan Bardoak taldekako txapelketako finalean. Martxoaren 19an arratsaldeko 17:00etan izango da  Etxarri-Aranazko pilotalekuan. Finalerako eta final osteko afarirako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu