Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa 2016-03-07

Giro ederrean joan zen azkeneko topaketa Oionen

Arabako Errioxako "Txandrio" bertso-eskolak antolatuta, egun osoko festa egin zuten larunbatean Oionen. Larunbat honetan ospatuko da Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoaren azkeneko jaia Argantzunen.
 Joan zen larunbatean ospatu zen Oionen Arabako Bertso-Kuadrilla Arteko azkeneko topaketa. Goizean hasi eta egun osoan zehar, bertsoekin eta giroarekin gozatzeko ekitaldi ederra antolatu zuten Arabar Errioxako "Txandrio" bertso-eskolako kideek.

 Honako lau talde hauek aritu ziren kantuan:

 -Aramaioko Elexpuru ta 4
 -Lautadako Sorginetxe
 -Arabar Errioxako Txandrio
 -Mendialdea


 Bertso-triki poteoa goizean

 Eguerdi aldera jarri zuten hitzordua eta tabernaz taberna ibili ziren kantuan, Oiongo eta Vianako kideek osatutako "Oiana Triki Sound Band" taldearern laguntzaz. Ondoren, Azkenak elkartean prestatutako bazkaria izan zuten gozagai.

 Bertso-sortak eta bat-bateko saioak bazkalostean

 Bazkalostean, girotzen hasteko Oiongo San Vicente Ikastolako 1. DBHko ikasleek osatutako "Emakumeak libre garen egunean" sorta kantatu zuten, eta baita Mendialdeko bertso-eskolako kideek teknologia berrien inguruan osatutakoa ere.

 Ondoren, bat-bateko saio musikatu berezia eskaini zuten lau taldeek.

 Larunbatean azkeneko jaia

 Guztira sei topaketa egin dira orain arte Arabako sei eskualdeetan. Arabako bertso-mugimendua sendotzeko, bertso-eskolen arteko harremanak sustatzeko eta giro informalean

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri